Betagarri

Sweet Mary Songtext / Lyric


Betagarri - Sweet Mary Songtext


Maria izena jarri zion aitak

Monjetan egin ditu ikasketak,

Erizaina izango da ama bezala

Herriko elizan eskonduko da



Baina Mariak badauka etxean

Kontatuko ez duen sekretua

Hasi da abesten orain dela gutxi

Montatu duten ska taldean.



Dantzazazu! Sweet Mary!

Dantzazazu! Sweet Mary!



Ailegatu da berriro astelehena,

Gona laukidun uniformea,

Noiz iritziko berriz ostirala,

berriz abesteko lokalean.



Baina Mariak badauka etxean,

jantziko ez lukeen beste jantzia,

Ska laukidun tiranteak eta

Marteen's botak erosi berriak.



Dantzatzeko! Sweet Mary!

Dantzatzeko! Sweet Mary!



Baliteke inoiz ez ibiltzea

Berarentzat zeukaten bidea,

Ta agian mantal txuria soineko

Beltz batengatik aldatzea.



Baina Mariak badauka etxean

Afalorduan esatekoa,

Familia aurrean arituko dela

Herriko jaietan kontzertuan.



Dantzazazu! Sweet Mary!

Dantzazazu! Sweet Mary!

Dieser Songtext wurde von www.Deine-Songtexte.com heruntergeladen :)

"Sweet Mary" Video ansehen

Was denkst du über "Sweet Mary"?