Betagarri - Nork Esango Dit Nola? Songtext
Freaky Festa
1. Jabe izan arte
2. Ez jolastu!
3. Gora beherak
4. Nork esango dit nola?
5. Etorkizun latza
6. Freaky festa
7. Zure atzetik
8. Amets eroaka
9. Mundu berria
10. Jaungoiko berriak
11. Beta band
12. Gazteri gorria
1. Jabe Izan Arte back
Jabe Izan Arte
Planetaren edozein tokitan
Haundiak beti jaten du txikia
Injustiziak eta izerdiak
Jarraitzen dute itotzen herria
Nazioen arteko elkartasuna
Eta jendearen batasuna
Ezinbestekoa suertatzen da
Gure argirik gabeko bidean
Ukabilak altxatuz itxaropena piztuz
Dagokiguna eskura dezagun
Ez zaitezte makurtu borrokatu eta lortu
Gure buruaren jabe izan arte
Estaturik gabeko herriengan
Eta lur gabeko pertsonengan
Urterik urte egon den kataia
Urturik izango da heuren laia
Ez ditzagun anaiak ahaztu
Munduko zelai itzela landuz
Zeren lur zati bat askatzean
Neurri batean askatzen da gurea.
2. Ez Jolastu back
Bai ederra bizitzea gizarte perfektuenean
Hau sortea jaiotzea kapitalaren itzalpean
Zein urrun geratzen zaizkigun arazo larriak
Zein hurbil ordea daukagun bakoitzak beria
Deklarazio unibertsalak hutsik dauden hitzak dira
Dagokigun duintasuna ahaztu genuen azpaldian
Denok berdin ta inor ezin norbait ongi bizi dadin
Nahiz eta lanari ekin ta ekin hemen gaude berdin
Ez jolastu gure eskubideekin
Ez jolastu gure biziekin
Behetik gora eraiki behar da gizarte solidarioa
Behetik gora ezarriko da gauzen balore berria
Ez dezagun aukerarik gal ezta gure bururik sal
Gure eskuetan dago eta eraldaketa.
3. Gora Beherak back
Zure begiak irekitzean
Iluntasuna nagusi bada
Entzun itzazu zeure taupadak
Hor jarraitzen dute eta
Gaua beltzago bihurtzean
Ailegatzear da egunsentia
Begi itxiek ikusten dute
Barneko argitasuna
Askotan gauzak izaten dira
Nahi genukenaren kontrakoa
Zaila dirudi baina ez da erreza
Egin ezazu aurrera
Aurrera aurrera oohh!
Bizitzarekin
Aurre egin aurre egin oohh!
Arriskatu!
Gora beherak izaten dira
Zure esku dago aurreratzea
Gora beherak izaten dira
Ez zaitez galdu ibilbidean
Ez zara bakarra ibilbidean
4. Nork Esango Dit Nola? back
Gaur ari gera
Betiko lez elkarri begira
Gaur ari gera
Dena esan nahiean ta isilean
Gaur ari gera
Pentsamenduak amets bihurtzen
Gaur ari gera
Balentri ezan zoratzen
Noiz jakingo dut? Nork esango dit nola
Gerturatu ta maite zaitudala esan?
Noiz jakingo dut? Nork esango dit nola?
Gure artean zeozer al da?
Gaur ari gera
Biok elkarri galdezka
Zer ari gera
Denbora soberan bailitzan
Esaidazu orain
Nirea izan nahi duzula
Eta zurea izango naiz
Betiko eta sekula.
Falsches Video?
Dieses Video ist aktuell für den Songtext hinterlegt:
https://www.youtube.com/watch?v=KRsn1pJjmIQ
Falsch? Dann Trage hier den Link für das richtige Video von YouTube ein.
Was denkst du über "Nork Esango Dit Nola?"?