Betagarri

Mundu Berria Songtext / Lyric


Betagarri - Mundu Berria Songtext


Europako ateak izten dira
Airea bukatzen zaienean
Doverren hirurogei txinatar
Lehen mundura ongi etorriak
Denok ez dugu berdin arnasten
Nork ordaindu zien itzulia?
Ba al zekiten eguzkia beren
Herritik heltzen zaigula?

Hogei gorpu hondartza batean
Bestaldean ez dago geroa
Olatuek estaltzen dituzte
Isuritako malkoak
Zoriontasuna saltzen dugu
Paradisura zatozte
Hemen ilargia ateratzean
Zuen herria da ikusten

Ate bitxiak gure munduan
Non ireki ta non izten dira?
Zenbat bizitza geratu dira
Bueltarik gabeko bidaietan
Miami cuba ceuta gibraltar
Mexiko texas disneyland
Mundu berriak suertatzen dira
Garezti xamar benetan

Ooh mundu berria hurrengo geltokia
Ooh mundu berria ongi etorriak

Dieser Songtext wurde von www.Deine-Songtexte.com heruntergeladen :)

"Mundu Berria" Video ansehen

Was denkst du über "Mundu Berria"?