Betagarri

Lucio Songtext / Lyric


Betagarri - Lucio Songtext


LucioKlik zarratzeko






Besteen ametsak, konpartitu zituen

batzuen borroka, berea egin zuen,

frankisten kontra faxismoaren kontra,

mugak gaindituz sentimenduak elkar banatuz.

Beti itzalean, beti ixilean,

beti lanean, betiko jarrera berean,

nafar azkarra zainetan zuk sugarra,

saihestu nahian zapalduen negarra.

Solidario eta anarkista, errotik antinperialista, erresistentzia internazionala,

bultzatu zuen inork bezala.

Amets bat dugu guztiok, amets bat zuen Lucio-k, amets bat dugu guztiok, amets bat zuen Lucio-k.

Zure balioa, benetakoa da,

falzifikaezina ez beraiena bezala,

bihotz zabala, gordeta dugun bala,

ez da makala, zauritzeko banka mundiala,

Solidario eta anarkista, errotik antinperialista, erresistentzia internazionala,

bultzatu zuen inork bezala,

Amets bat dugu guztiok, amets bat zuen Lucio-k, amets bat dugu guztiok, amets bat zuen Lucio-k

Dieser Songtext wurde von www.Deine-Songtexte.com heruntergeladen :)

"Lucio" Video ansehen