Betagarri

Lekeitio´s Beach Songtext / Lyric


Betagarri - Lekeitio´s Beach Songtext


Gure herri txiki hontan

gauza ugari gertatzen dira

txikia zein ederra

askorentzako ezezaguna

udaren hasieran

hizkuntza ezberdin nahasten dira

gure kale barnetan

zure presentzia nabaria da

txuri beltzez ikusten bada

zuk margolari atzerritarra

margo itzazu gure bazterrak

zure nahiaren moduan

kolore ezberdinez eta atseginez

etorri gurekin bat eginez

welcome to lekeitio's beach

ongi etorriak ene herrira

kanpotik zatozela

jakin ezazu jakin behar dena

hau euskal herria da

besteak bezalako herria

hemen zaren artean

ez zaude frantzian

ez zaude espainian

hau herri bitxia da

izan zaitez ongi etorria

hegoaldetik iparraldera

mendebaletik ekialdera

jakin ezazue non zaudeten

herri honek errespetua

behar du aitzakirik gabe

aitzakirik gabe behar du legez

welcome to lekeitio's beach

ongi etorriak ene herrira

etxetik urrun gaudenean

errespetuz aritzen gara

jendearen hurbiltasunak

ematen digu gure egia

bizia zoriona eta irria

berriro itzultzeko gogoa

bizia zoriona irria

berriro itzultzeko gogoa

hegoaldetik iparraldera

mendebaletik ekialdera

jakin ezazue non zaudeten

herri honek errespetua

behar du aitzakirik gabe

aitzakirik gabe behar du legez

welcome to donostia's beach

ongi etorriak ene herrira

welcome to lekeitio's beach.

Dieser Songtext wurde von www.Deine-Songtexte.com heruntergeladen :)

"Lekeitio´s Beach" Video ansehen

Was denkst du über "Lekeitio´s Beach"?