Betagarri

1976 Martxoak 3 Songtext / Lyric


Betagarri - 1976 Martxoak 3 Songtext


Hotza hezurretan, gorrotoa zainetan zenuen egun horietan

oinarrizko eskubideen alde zinen borroketan

langileen duintasun eza eskuratu nahian

eman zituen zure urteak eta zure bizitza.

Elizetan abesten zenuten internazionala

kaleetan oihukatzen zenuten greba orokorra!

Langileen borroka eta indarra,

somatzen zen giroan, hiria zuek bihurtu zenuten

borroka adibidea.

Martxoak hiru, martxoa ilun,

martxoa beltza, egun iluna,

egun kuttuna,

Gasteizko herriaren gogoan.

Bortizkeriak akabatu zituen hiri honen semeak

bost krabelin adokinetan, herria karriketan

langile erresistentziarena izan zen garaipena

sufrimenduak eta heriotzak gogortu zigun bihotza.

Dieser Songtext wurde von www.Deine-Songtexte.com heruntergeladen :)

"1976 Martxoak 3" Video ansehen

Was denkst du über "1976 Martxoak 3"?